Teknikariak aztertzen ari dira 46A eta 46B atarietako bizilagunak noiz sartuko diren

0

Gaur goizean egindako krisi mahaian atzo 00:00etako neurketak eta gaur goizeko 6:00etatik aurrera egindakoek mendia erortzen ari dela adierazi dutela aipatu dute ikertzen ari diren teknikoek. Mendia oraindik ez da egonkortu eta beraz atzo hustutako 92 etxebizitzetako herritarrak ezin izango dute momentuz behintzat beraien etxeetara bueltatu.

Teknikariak orduro neuketak egiten ari dira eta minutukako datuak ahalbidetuko dizkien sistema txertatzeko ahaleginetan ari dira. Sistema honen bitartez, minuturo jasoko dituzte datuak, baina oraindik ez dute lortu sistema hau txertatzea.

Atzo auzotarrekin egindako bileran 46A eta 46B atarietako bizilagunak beraien etxeetara gauzak jasotzera joan ahal izango dutela aurreratu zitzaien baina goizean oraindik, ezin izan dute baieztatu herritarren sarrera. “Teknikariak lanean ari dira eta hauek segurtasun bermea emandakoan 46A eta 46 B atarietako herritarrekin jarriko gara harremanetan etxera sartzea bermatzeko” azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Kaltetutako herritar eta merkatariekin Udalak egoeraren berri emateko bilera bat egin nahi du baina oraindik ez du hitzordurik zehaztu.

Udalaren blog honetan albiste berriak eguneratzen joango gara herritarrek informazio zuzena izan dezaten.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina