Herritarrekin bilera egin du Ondarroako Udalak

0

Gaur eguerdian bariku iluntzean hustutako etxebizitzetako herritarrekin bildu da Ondarroako Udala. Etxea zergatik hustuarazi behar izan zituzten azaldu zaie herritarrei. Mendiaren erortzeko joera mantentzen da eta joera horrek orain arte arriskutik kanpo zeuden etxebizitzak ere arriskuan jarri dituela azaldu dute udal taldeko kideek.

Aste batzuetako kontua izan daitekeela baina luzera ere jo dezakeela esan dute udaleko arduradunek.

Aurreko bileran beste auzokideekin egin moduan, hauei ere beraien asuguruan aurkezteko ziurtagiria banatu zaie. Ziurtagiri horretan, etxea utzi behar izan dutela baieztatzen da. Horretaz gain, herritar bakoitzari, bere egoera zehazteko fitxa ere banatu zaie. Bihartik aurrera, gizarte zerbitzuetatik auzokide guztiei deituko zaie eta bilera batetarako data emango zaie, bertan gizarte laguntzaileekin batera bakoitzaren kasua aztertuko da. “Bitarteko honen bidez, auzokideen errealitatea gertuagotik ezagutu nahi dugu, bilatu behar dugun konponbidea ere neurrikoa izan dadin” aipatu du Rakel Elu ongizateko zinegotziak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina