Bi hildako Frigorífica Santa Clara enpresan leherketa baten eraginez

0

Gaur eguerdian leherketa gertatu da Ondarruko izotz fabrikan, Frigorífica Santa Clara enpresan, amoniako isuri baten eraginez. Leherketaren ondorioz, bi pertsona hil dira. Dagoeneko, kasu hauetarako prestatutako protokoloa martxan da. Une honetan gorputzak identifikatzen ari dira eta hori egin bezain pronto, senideekin harremanetan jarriko dira enpresako arduradunak. Udalak bere elkartasuna adierazi nahi die istripuan hildakoen senideei une gogor hauetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina