Barikuan etxe utzi behar izan duten familiekin bilera egingo du Udalak

0

Martxoaren 18an, barikuan, 17:00etan Santa Klara kofradian (portuan) Udalak bilera egingo du Kamiñaldeko lubiziaren ondorioz euren etxea utzi behar izan duten 176 familiekin. Bilera horretan egoeraren berri emango du Udalak eta familiek euren kezkak eta galderak plazaratzeko aukera izango dute.
Udalarentzako garrantzitsua da mendiaren egoeraren azken berriak kaltetutako familiei helaraztea eta horregatik maiztasun batekin beraiekin elkartzeko ahalegina egingo du aurrerantzean ere, orain arte egin bezala.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina