Kaltetuentzako dirua eskatzen ari dira iruzurgile batzuk

0

Gurutze Gorriaren izenean kaltetuentzako dirua eskatzen ari dira herrian iruzurgile batzuk. Hainbat herritarrek deia jaso dute deia. Gurutze Gorriak baieztatu ostean, iruzur kasu bat dela azaldu du Ondarroako Udalak.

Iruzurgileek Gurutze Gorriaren izenean deitzen dute eta Kamiñaldeko luperiak eragindako kaltetuentzako dirua eskatzen dute bukaeran. Ondarroako Udalak herritarrak jakinaren gainean ipini nahi ditu eta antzeko dei bat jasotzen badute iruzur kasu bat izan ditekeela ohartarazi.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina