Apirilaren 9an Gasteizen antolatutako manifestaziorako debaldeko autobusa egongo da

0

Euskal Herriko mugimendu feministak datorren apirilaren 9an Gasteizen antolatutako manifestaziora joateko autobusa antolatu du Uxu emakume taldeak eta Andrabandak. 11 eraso, 12 erantzun Feministok prest! Erasorik ez erantzunik gabe! leloa duen manifestaziora joateko Etxelilan eman beharko da izena eta doan izango da. Etxelila oporretan dagoen bitartean Udaleko Berdintasun Sailarekin (emakume@ondarroakoudala.net) jarri beharko da harremanetan edota Etxelilara idatzi eta oporren bueltan jasoko duzue erantzuna.

Kartela

Manifestazioaren zabalpena egiteko atxikimendu kanpaina abian jarri da, bertan ere parte hartzeko, atera argazkia eta igo sare sozialetara #FeministokPrest traola erabilita.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina