Arrigorrin dauden sei familiak Alokabiderekin kontratua sinatuko dute gaur

0

San Inazio kaleko etxeak laga behar izan dituzten sei familiak gaur Alokabiderekin kontratua sinatuko dute. Arrigorrin beste hiru familia gehiago daude eta horiek hurrengo astean egingo dute etxea eskuratzeko tramitea.

Guztira 9 familia daude Ondarroako Arrigorri ostatuan, Kamiñaldeko luperia dela eta beraien etxeak laga zituztenetik. Horietako seik gaur Alokabidek eskuratutako etxe baterako sarbidea eskuratuko dute. Arrigorrin geratzen diren beste hiru familiekin datorren astean gestioak egiteko asmoa du Alokabidek.

Aurrerago ere premia larriena dutenetatik hasita jarraituko du lanean Alokabidek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina