Erdi aroko jaia antolatzeko erabiltzen den dirua udalaren esku laga dute antolatzaileek

0

Erdi Aroko jaia antolatzeko erabiltzen den udal partida San Ignazio kaleko biztanle eta merkatarien egoera larria pairatzeko udalaren esku utzi dute antolatzaileek. Udalean aurkeztutako oharrean elkartasuna adierazteko beharrizan sentitzen dutela adierazi dute Hondar Ahua guraso elkarteak, Abantin guraso elkarteak, Ondarroako BHI eta Zaldupe Ondarroako eskola publikoak. Hori dela eta, aurtengo erdi aroko jaia antolatzeko udal partida udalaren esku uzteko erabakia hartu dute. ‘Jakin badakigu ez dela asko, baina gutxi askok zerbait egin dezake eta honekin gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetuei’ azaldu dute udalean aurkeztutako oharrean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina