Datozen bi asteetan berkokatuko ditu beharrizan gehien dituzten San Ignazio kaleko bizilagunak Alokabidek

0

Aste honetan eta hurrengoan berkokatuko ditu Alokabidek Ondarroako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, lehenengo mailako beharrizana duten San Inagzio kaleko bizilagunak. Kaltetutako herritar guztiekin banan-banan bildu ostean beharrizanen araberako zerrendak burutu dituzte gizarte zerbitzuetako teknikariek. Horrenbestez, hurrengo bi asteetan lehenengo mailako beharrizanak dituzten herritarrak beste etxe batzuetan kokatuko dituzte.

Guztira, bi asteren buruan, kaltetutako 31-32 familia Alokabideko etxeetan kokatu nahi ditu Alokabidek. Lan hau burututakoan bigarren mailako premiak dituzten herritarrak berkokatuko ditu Alokabidek.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina