Apirilaren 16an San Ignazio kaleko etxeetara sartzeko ahalegina egingo du Udalak

0

Apirilaren 16an, zapatua, San Ignazio kaleko bizilagunak behar dituzten gauzak hartzera sartzeko ahalegina egingo du Ondarroako Udalak. Bizilagunen segurtasuna bermatzen bada, goizez eta arratsaldez bizilagunak etxeetan sartzeko txandak antolatuko ditu udalak.

Orain arte egin bezala zapatuan ere segurtasun irizpideak jarraitu beharko dituzte bizilagunek. Hori horrela izanda, barikuan egingo den bileran bizilagun bakoitzari jarraitu beharreko protokoloaren berri emango zaio. Horretaz gain, bizilagun bakoitzari ordutegi zehatz bat emango zaio eta gauzak hartzera nondik sartu beharko diren ere azalduko zaie.

Udalak azpimarratu nahi du, mendiaren egoera okerrera badoa, aldaketak egon daitezkeela.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina