Bihar San Ignazio kaleko bizilagunak gauzak hartzera sartzeko ordutegiak

0

Bihar goizeko 9:00etan sartuko dira bizilagunak berriro ere beraien etxeetara behar dutena hartzeko. Etxebizitzetan sartzeko arazorik ez duten bizilagunek ordu beteko tartea izango dute behar dutena hartzeko zailtasun gehiago dutenek berriz 30 minutu. Udalak gaurko bileran aurkeztu du biharko protokoloa eta herritarrei ezarritako arauak errespetatzeko eskaria egin die. Horretaz gain, udaleko langileekin batera bihar lanean egongo diren suhiltzaileen, ertzainen eta larrialdi zerbitzuen aginduak betetzeko deia ere luzatu die herritarrei.

Hurrengo dokumentuan ikus dezakezue etxebizitza bakoitzak eta merkatariek bihar etxera sartzeko izango duen ordutegia zehatzago.

protokoloa

Horretaz gain, hurrengo dokumentuan bihar bizilagunek jarraitu beharreko protokoloa eta aholkuak aurkituko dituzue.

prtokoloa 2

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina