Arazo teknikoak tarteko gaur ezin izan da martxan jarri San Ignazio kaltetuentzako Maskulu Etxean jartzea aurreikusita zegoen arreta zerbitzua. Hori dela eta, bertaratutakoei izena eta telefonoa eskatu zaizkie bulegoa martxan jartzen denean, beraiekin hitzordua jartzeko.
Alokabidek ostera, bulego berria martxan jarri arte, Kontsumo bulegoaren alboan jarraituko du.