Maskulu etxeko bulegoa normaltasunez martxan dago

0

Maskulu etxean jarritako arreta zerbitzuaren bulegoa martxan dago. Gizarte zerbitzuak eta Alokabideko teknikariak izango dira bertan Kamiñaldeko lubiziak kaltetutako herritarrei arreta eskaintzeko. Herritarren premiak ikusita, udalak aurrerago Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako gizarte zerbitzuetako arreta zerbitzu indartzeko asmoa dauka. Bulegora joan ezin dutenek telefono zenbakia (94 612 9779) eta helbide elektroniko bat (maskul_etxea@outlook.com) ere izango dituzte eskura, harremanetan jarri ahal izateko.

Asteartean, koordinazio lanak burutzen aritu ziren udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak baina dgoeneko zerbitzua normaltasunez funtzionatzen du. Horrenbestez, aurrerantzean San Ignazio kaleko bizilagunek dauzkaten kezka eta zalantzak argitzeko bulego honetara jo beharko dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina