Iberdrolak ez die fakturarik kobratuko San Ignazioko kaltetuei

0

Etxetik kanpo dauden bitartean, Iberdrolak ez die fakturarik eta peajerik pasatuko San Ignazio kaleko bizilagunei. Horretaz gain, etxebizitza berrietan berkokatzen diren herritarrei, kontratu berria egiteko beharrizan badaukate, dagozkion eskubideak kobratzeari uko egingo dio Iberdrolak.

Orain arte Ondarroako Udala harremanetan izan da Iberdrolako arduradunekin etxea laga behar izan duten bizilagunei argiaren faktura ere ordaintzeko zama arindu nahian. Ahalegin horren emaitza izan da Iberdrolak gutun honen bidez udalari jakinarazitakoa.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina