San Ignazioko bizilagunak bihar etxe eta ganbaretan sartzeko ordutegiak

0

Bihar 15:00etatik 18:00etara San Ignazio kaleko bizilagun batzuek etxe eta ganbaretan sartzeko aukera izango dute. 40B, 40C, 42A, 42B atarietako bizilagunak ganbaran sartzeko 30 minutuko tartea izango dute eta bi pertsona sartu ahal izango dira. Suhiltzaileak lagunduta egingo dute sarrera eta Udaletxeko arduradunak ere bertan izango dira.

Babes ofizileko etxebizitzetako bizilagunak Zaldupen egongo dira etxean satrzeko zain, besteak aldiz, Iturribarriko biribilgunean. Hona hemen etxeetako sarrera burutzeko ordutegia, komeni da etxebizitzetako arduradunak ordu erdi lehenago bertan izatea.

15:00 40C 1-2 40B 1
15:30 40C 3-4 40B 2
16:00 42A 1-2 40B 3
16:30 42A 3-4 40B 4
17:00 42B 1-2
17:30 42B 3-4
18:00 AMAIERA

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina