Ondarroa Europako Emusik jaialdiaren eszenatoki bihurtuko da maiatzaren 6an

0

Ondarroa eta beste 58 herri EMUSIK jaialdiaren eszenatoki bihurtuko dira. Emusik, Europako Musika Eskolen Jaialdia da, eta honen barne Europako Musika Eskoletako 8.500 ikaslek 120 kontzertu baino gehiago eskeiniko dituzte Euskal Herrian zehar. Ondarroak ere kontzertu horietako batzuk herriratuko ditu maiatzaren 6an hain zuzen ere.

Horrela azaldu dute gaur Ondarroan egindako prentsaurrekoan Ondarroako Udaleko Eneritz Basurko Hirigintza, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak eta Musika Eskolako Zuzendariak, Iker Allurrek. Bertan adierazi dute, EMUSIK 2016ren egoitza izateko Ondarroako Udalak hitzarmen bat sinatu zuela DSS 2016 (EMU) Donostiako Musika Eta Dantza Eskolako antolatzaileekin.

Allurrek azaldu duenez, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da Emusik. Horrela, inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Bertan Juanjo Oconen zuzendaritzapean Orkestra Sinfonikoak, hemengo eta kanpoko 8.500 musika ikaslerekin batera joko dute.

IMG_20160502_124034797

Inaugurazioaren ostean, EMUSIKen parte hartzen duten Europako Musika eskolek maiatzaren 6an arratsaldez errezitaldiak eskainiko dituzte Euskal Herriko herrietan zehar.

Ondarroaren kasuan honako hauek izango dira kontzertuak eskainiko dituzten taldeak: Escola Municipal de Música “La Selva del Camp” (Tarragona) Perkusio taldea; Escola Mucincipal de Música de Mataró (Catalunyia) Big-Band; Espai Musical Burriak (Argentona) haur koroa; Musik und Kuntstsuchule-Región Freudenstadt (Germany) Banda eta bestetik Ondarroatik: Unanue Udal Musika Eskola, Artelan, Kantaize abesbatza, Kresala Kultur elkartea, Metal taldea, Herriko txistulariak eta Markina-Xemeingo Emeki Korala.

Egitaraua arratsaldeko 18.00etan hasiko da Zaldupetik Itsasaurrera arte egingo den desfilearekin. Kalejira erraldoi honetan talde guztiek parte hartuko dute herri osoko txokoetara musika heltzea izango delarik helburua. 19.00ak bueltan Itsas Aurren Talde bakoitzak bere ekitaldia egingo du. Bukaeran Kanpotik etorri diren taldeeri oroitgarri bana eman ostean, denok batera “Europako ereserkia” eta EMUSIK jaialdirako propio sortutako “Musikatu bizitza” obrak joko dituzte.

Aldez aurretik Iker Allurrek eskerrak eman dizkie, ekimen hau burutzeko laguntza eskeini eta eman duten talde eta pertsona guztieri eta bide batez adierazi du Emusik jaialdia baino gehiago dela, izan ere, “musika batzen gaituen hizkuntza komuna da eta, hau premiatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta hainbat herraialdetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri ezberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko”.

Azkenik, Basurkok eta Allurrek esan dutenez, EMUSIKek Ondarroan maiatzaren 6an musikarekin gozatzeko aukera paregabea eskainiko die herritar guztiei. Hortaz, herritar guztiak gonbidatu dituzte musika kontzertu hauek ikustera eta musikarekin disfrutatzera.

IMG_20160502_123516525

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina