‘Zer idazten zuten emakume australiarren XX.mende hasieran?’ ikastaroa Etxelilan

0

‘Zer idazten zuten emakume australiarren XX.mende hasieran?’ ikastaroa izango da maiatzaren 6 eta 7an Etxelilan. Isa Castillo izango da. Barikuan 17:00etatik 21:00 etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etar izango da ikastaro. Gogoratu aurrez izena ematea beharrezkoa dela eta haurtzaindegi zerbitzua egongo dela.

Hurrengo lerroetan ikastaroari buruzko informazioa labur-labur: ikastaro honetan XX. mende hasierako emakume australiarren sorkuntza izango dugu hizpide. Garai hartan, bi Mundu Gerrek astindu zuten egunerokoa, eta giro zurrunbilotsu hartan emakume australiarren ekarpenak oso garrantzitsuak izan ziren Australiako literaturan, eta gerora europar narraziogintzan ezagunak bilakatu ziren ahotsak gorpuztu ziren. Idazle horietariko batzuk gaur egun  gure artean ahots ezezagunagoak badira ere (Elizabeth Von Arnin, Miles Franklin …) beste batzuk erreferente funtsezko bilakatu ziren, esaterako, Katherine Mansfield, Virginia Woolfek aurrekaritzat ere aipatu zuena.

image002

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina