Eskualdeko ikastetxeen arteko olinpiadak izango dira bihar eta etzi Ondarroan

0

Lea-Artibai eskualdeko ikastetxe guztietako ikasleak bilduko dira eguen eta barikuan Ondarroan. Kirola egitea aitzaki hartuta eskualdeko gazteak harremanak egin eta kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izango dute. Ekintza bakoitza herriko gune ezberdinetan kokatuko da, hala nola, Zubi Zahar ikastola, Txomin Agirre ikastola eta Zaldupe eskolaz gain, futbol zelaia, hondartza, anexoan eta herriko kiroldegian ere ibiliko dira gazteak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina