Eduki sexistak dituzten iragarkien aurka azaldu da Ondarroako Udala eta Antxoa Eguneko antolakuntza

0

Ondarroako Udalaren mezua:

Azken egunotan gure herrian bueltaka ibili den Antxoa Eguneko iragarki ez ofizialean erabilitako eduki sexista gaitzetsi nahi du Ondarroako Udalak eta Antxoa Eguneko antolakuntzak. Horrebestez, beste behin ere, gure herria parekidetasunean oinarrituta eraikitzen jarraitzeko apustua egiten dugula azpimarratu gura dugu eta gisa honetako edukiak baztertu eta gaitzesten jarraitzeko konpromisoa agertu nahi dugu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina