‘Nola berba egin sexualitateaz gure umeei?’ hitzaldia Etxelilan

0

Umeekin sexualitatearen gaia zelan landu ezagutzeko hitzaldia izango da maiatzaren 18an Etxelilan. Hitzaldia 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzenduta dago eta Txirrimorraski aisialdi taldeak haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du behar duenarentzako. Ondarroako Udala Hezkidetza proiektua lantzen ari da azken urteetan, garrantzitsua delako haurrak hezkidetzako baloreetan heztea. Egitasmo honen baitan urtero gurasoei zuzendutako hainbat hitzaldi eta ikastaro antolatzen dira, gurasoek ere formakuntzarako tartea izan dezaten.

Hitzaldia, Ondarroako Udaleko Hezkidetza Egitasmoak antolatutakoa da. Informazio gehiago behar duenarentzako eskuragarrri dago hurrengo helbide elektronikoa: hezkidetza.ondarroa@gmail.com

nola berba egin sexualitateaz gure umeei_ haurtzaindegi

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina