Karenka elkarteak ekimen ezberdinak antolatu ditu

0

Dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala duten seme-alabak dituzten gurasoek osatutako elkarteak Gaituz Sport, por el desarrollo inclusivo de la sociedad a traves de la actividad fisica y el deporte hitzaldia antolatu du bihar, 11:00etan Kofradia Zaharrean. Zapatuan berriz, egokitutako kirolen erakustaldia egingo dute Itsasaurren, 11:00etatik 14:00etara. Eguraldiak laguntzen ez badu, ekintza hau kiroldegian izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Azkenik, Ekainaren 3tik 13ra Gaixotasun arraroetara hurbildu zaitez erakusketa izango da ikusgai, udaleko erakusketa aretoan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina