Agenda 21eko lanketan ateratako ondorioak aurkeztu dizkiete ikasleek udalari

0

Ikasturtean zehar Ondarroako ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzeko Eskola Agenda 21 proiektuan egindako lanketa aurkeztu diote ikasleek udalari. Herriko ikastetxe guztietako ordezkariak izan dira Kofradia Zaharrean egindako bileran elikaduraren inguruan landutakoa aurkeztuko.

‘Daukagunaren inguruko hausnarketa eginez, eta etorkizuna gure eskuetan dagoela jakinda, elikatzerakoan kontuan hartu beharreko oinarrizko kontzeptu eta irizpideak era praktikoan landu ditugu’ azaldu dute ikasleek.IMG_20160526_113447057_HDR

Gaia ondo ezagutzeko ikasleek aurretiaz azterketa bat burutu dute. Ikerketa horretan, elikagiak eta hondakinak, elikagaien jatorriak, osasuna, ekonomia, elikagaiak eta ingurumena eta gainera janari tailerrak egin dituzte ikasleek.

Ikasleek azterketa egin ostean konpromisoa zehatzak hartu dituzte eta horretaz gain, udalari proposamenak ere helarazi dizkiete. Konpromisoen artean, litxarkerien kontsumoa murriztu eta garaiko fruta kontsumitzeko ahalegina eta elikagaiei erreparatzeaz aparte kirol ohitura osasuntsuak ere berenganatzeko konpromisoa hartu dute ikasleek, beste askoren artean.IMG_20160526_114719505

Udalari egindako proposamenen artean, tuperren erabilera bultzatzea herriko arraindegi eta harategietan plastikoen erabilera jeisteko eta kirola, elikadura bezain garrantzitsua izanik, eskolako anexoari garrantzi gehiago ematea eskatu dute, berau herriko gazte eta umeentzat kirol-gune bihurtuz.

Udalak egoki ikusi ditu egindako ekarpenak eta aurrerantzean ere proposamen eta ideia guztiak udalera bideratzeko gonbidapena egin die alkateak gazteei.

Hemen dago ikusgai ikasleek erabilitako aurkezpena.

IMG_20160526_113559684

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina