Koaxik antolatutako triatloia izango da zapatuan Ondarroan

0

Bihar jokatuko da Ondarroako XXI. Triatloia eta X. Gerardo Saiz Memoriala. Proba Ondarroako Koaxi Triatloi Taldeak antolatu du eta laguntzaileen artean, herrian kirol ekintzak sustatzeko asmoz dago Ondarroako Udala ere. Triatloia 2016ko Euskadiko txapelketarako baliagarria izango da.
Irteera ordu bi egongo dira: 15:30ean emakumezkoak aterako dira; 15:40an, gizonezkoak.

Arrigorri hondartzan hasiko da proba eta hasteko 1.500 metro egin beharko dituzte igerian. Bizikleta hartuko dute gero eta 35,5km egin ostean 10km korrika eginda bukatuko dute parte hartzaileek proba.

Gogoratu triatloia dela eta, aste honetan ezin izango dela Itsasaurreko parkinean kotxerik aparkatu.

Udalak parte hartzaileak animatzera joateko deia egin die herritarrei.
ONDARROATRIKARTELA2016(1)

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina