17 hektarea Larruskainen, eskualdeko konposta hartzeko prest

0

Eskualdeko ordezkari politikoak Larruskainen egon dira, Ondarroako udalak bertan dituen 17 hektareak bisitatzen. Ondarroa baso autoktono bat landatzen ari da bertan, eta bere lurrak eskaini ditu eskualdean sortzen den konposta jasotzeko, ongarri lez.

Izan ere, Lea Artibai Amankomunazgoko herrietan 1000 familia daude konposta egiten, autokonpostagaz, auzokonpostagaz eta ate aurreko organiko bilketagaz. Hondakin organiko horrekin konpost aberatsa egiten ari dira herritarrak, eta konpost hori baso berriarentzako ongarri aproposa da.
Bide batez, eskualdeko ordezkari politikoek amankomunazgoaren konposta txikitzeko makina berria ezagutu ahal izan dute. Makina honek konpostean geratzen diren hezur eta oskol zatiak txikitzen ditu, konposta hobeto erabili ahal izateko.
on2

on3

on4

on5

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina