Ekainaren 11an Oletako jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:15ean, 4:15ean eta 5:45ean aterako da Oletatik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da. Txartelak ekainaren 10eko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.