Agustin Zubikarai XVI. nobela beka martxan da

0

Euskal kultura eta idazleen lana sustatzeko asmoarekin Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak  Agustin Zubikarai nobela beka martxan jarri du beste urte batez. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da eta interesatuek mrey@ondarroakoudala.net helbidera bidali beharko dituzte proiektuak.

Beka deialdira aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute eta aurretik beste inon aurkeztu gabekoak. Bekaren irabazlea Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea urriaren 31a baino lehen. Irabazleak, 6.000 euroko saria eskuratuko du Ondarroako Udalaren eskutik. Sariaren erdia irabazlea izendatu ostean jasoko du irabazleak, eta beste erdia, lana aurkeztu eta epaimahaikoek onespena eman ostean. Lana egiteko urte beteko epea izango du beka eskuratzen duenak.

Informazio gehiago behar duenak edo zalantzak argitu nahi dituenak Ondarroako Udaleko euskara sailera (94 683 36 68) deitzeko aukera izango du.

Zubikarai-1

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina