Gero eta gehiago dira bonoen kanpainara atxiki diren establezimenduak

0

Astelehenean aurkeztu zuen udalak ‘Ondarroako Bonoak’ 2016ko martxoan Kaminaldeko mendiko lur-jausiaren ondorioz herriak eta herritarrek izandako kalteak direla eta herriko ekonomia bultzatzeko proiektua. Hasieran 43 establezimenduk eman zuten izena kanpainan parte hartzeko baina dagoeneko 48 establezimenduk parte hartuko dute aipatutako kanpainan. Hementxe gaur bonoak erabili daitezkeen establezimenduen zerrenda eguneratuta:

Denden zerrenda

Gogoratu bonoak Ondarroako Kutxabankeko kutxazainean eskuratu ahal izango direla ekainaren 13tik 30era bitartean. Bono bakarra eskuratu ahal izango da kreditu txartel bakoitzeko eta Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60 euro ordaindu beharko dute  bono bakoitzeko. Udalak guztira, 600 bono jarri dituzte herritarren eskura, bakoitzak 10 euroko kostua izango du eta eros ahalmena berriz 15 eurokoa izango da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina