San Juan sua gaua ospatuko da Ondarroan

0

Musika kontzertuak, suak, akelarrea… izango dira Ondarroan datorren ekainaren 23an San Juan sua ospatzeko. Iluntzean Joseba Irazokiren kontzertuarekin emango zaio hasiera ospakizunari 19:45ean eta 22:00etan suak piztuko dira. Itsasaurre plazan Oihal Gorri ekimena izango da eta 23:30ean Akelarrea. Gogoratu Akelarrean parte hartzeko deialdia egin dutela antolatzaileek. Azkenik gauari amaiera emateko Red Hot kontzertua izango da Musika plazan.

IMG-20160620-WA0000

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina