Gaur, 20:30ean indarkeria matxista salatzeko elkarteratzea deitu du Ondarroako Udalak

0

Angelun eta Gasteizen izandako indarkeria matxistaren kasuak gaitzetsi eta salatzeko elkarteratzea deitu du Ondarroako Udalak, 20:30ean Alamedan.

Angelun (Lapurdi), bi orduz giltzapetuta izan ondoren tiroka hil ditu emakume bat eta haren bi alaba, 11 eta 17 urtekoak. Gasteizen, andre bat hil duela aitortu du gizon batek; bere gorputza zatitu eta Zadorra ibaira bota ditu hiltzaileak.

Herritarrei gertakari hauek salatzeko gaur ekainaren 22an, 20:30ean Alamedan izango den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu nahi die udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina