Munduko abesbatzen olinpiadetan urrea lortu du Gaudeamus Koralak

0

Gernika-Lumoko Gaudeamus Koralak urre olinpikoa lortu du Sotxin (Errusia) jokatu diren Abesbatzen Olinpiadetan. Ondarroako Unanue Kamara Koraleko 13 kideekin batera parte hartu dute aurten lehenengoz, 9. World Choir Games-etan.

Gaudeamusekoek Mundu osoko abesbatza ez profesionalen aurka lehiatzeko aukera izan dute nazioarteko txapelketan, eta beste bi kategoriatan ere sarituak izan dira; Folklore a cappella-n ere urrezko domina lortu dute, eta folklore eszenikoan, ostera, zilarrezko domina irabazi dute.IMG-20160710-WA0001 IMG-20160711-WA0000

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina