Uztailaren 30ean Mendexako jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:00etan, 4:00etan eta 5:30ean aterako da Mendexatik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da. Txartelak uztailaren 29ko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.
Zapatuan Mendexako jaietatik bueltatzeko Gababusa egongo da
0
Elkarbanatu.