Antzarren jokorako gutxienez 6 taldek eman beharko dute izena

0

Aurtengo antzarren jokoa aurrera ateratzeko gutxienez 6 taldek eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna abuztuaren 4a izango da eta interesa duenak 94 683 3669 telefonora deitu edo jrosa@ondarroakoudala.net helbidera idatzi beharko du.

Aurreko urteetako parte hartzeko baxua ikusita jaiak antolatzeko egindako kultur batzordean antzarren jokoa antolatzeko gutxieneko partaide kopurua ezartzea adostu dute. Horrenbestez, aurten 6 taldek izena eman ezean ez da antzarren jokorik izango Ondarroako jaietan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina