Plaiko zubiaren egitura mugitu egin da eta segurtasuna bermatu arte itxita egongo da

0

Plaiko zubiaren egitura mugitu egin da eta Udalak herritarren segurtasuna bermatu arte zubia zarratzea erabaki du. Udaleko teknikariak egoeraren berri emateko txostena prestatzen ari dira berau konpontzeko eskumena duen Bizkaiko Ondare Zerbitzuari bihar bertan helarazteko. Horretaz gain, Ondarroako Udalak zubia ikuskatzera etortzeko eskaria ere luzatu dio aipatutako erakundeari baina honek aurretik txostena aztertu nahi du.

Udalak bere aldetik lehentasuna segurtasuna bermatzea dela azaldu du eta horregatik momentuz zubia itxita mantenduko du.

IMG-20160823-WA0006 IMG-20160823-WA0005

IMG-20160823-WA0001 IMG-20160823-WA0002

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina