Lekeitioko jaietatik bueltatzeko Gababus zerbitzua egongo da

0

Irailaren 1ean, 3an eta 5ean Lekeitioko jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Irailaren 1 eta 3an Gababusa 18:30ean aterako da Ondarroatik eta 2:15ean, 4:15ean eta 5:45ean bueltatuko da Lekeitiotik. Irailaren 5ean berriz, 11:30ean aterako da Ondarroatik eta 23:15, 01:15 eta 3:15ean itzuliko da Ondarroara.

Irailaren 1eko txartelak abuztuaren 31 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan, beste egunetakoak irailaren 2a 13:00akbaino lehen. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.

Gababusa---Lekeitio

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina