Barikuan Aulestiko jaietatik bueltatzeko Gababusa egongo da

0

Irailaren 23an Aulestiko jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:00etan, 4:00etan eta 5:30ean aterako da Aulestitik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da. Ondarroatik Aulestira joateko 21:30ean aterako da autobusa Ondarroatik.

Txartelak irailaren 23ko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina