Barikuan Arretxinagako jaietatik bueltatzeko Gababus zerbitzua egongo da

0

Irailaren 30ean Markiña-Xemeingo Arretxinaga auzoko jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:00etan, 4:00etan eta 5:30ean aterako da Arretxinagatik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da.

Txartelak irailaren 30eko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina