V.Nanoipuin lehiaketa antolatu du udalak

0

IV.Nanoipuin lehiaketa aurkeztu du Ondarroako Udalak. Lanak aurkezteko epea urriaren 13an bukatuko da eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkezteko aukera izango du. Nanoipuinek gehienez 140 karaktereko luzera izango dute.

Hiru sari banatuko dira, lehenengoa 400eurokoa, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100ekoa. Epaimahaia herriko idazleek osatuko dute; Ana Urkizak eta Leire Bilbaok. urriaren 27an egingo da saria emateko ekitaldia Ondarroako Kofradia Zaharrean. AMUAK egitarauari hasiera emateko antolatutako ekintzekin batera. Informazio guztia lehiaketaren oinarrietan aurkituko duzue.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina