Herribusaren zerbitzu berria zehazteko herri batzarra deitu du udalak

0

Herribusaren funtzionamendu berria zehaztu orduko udalak herritarren iritzia jaso nahi du eta horretarako herri batzarra antolatu du hurrengo azaroaren 3an, 19:30ean Kofradia Zaharrean.

Hurrengo urtean Herribusaren enpresaren kontrataziorako lehiaketa berria publikatu behar du udalak. Hori dela eta, aurretiaz mugikortasunaren arloan, herritarren premia eta beharrizanak ezagutzeko herri batzarra antolatu du udalak. ‘Herribusari dagokionean herritarrek dituzten premia eta gabeziak ezagutu nahi ditugu, hurrengo urtean zerbitzu berria kontratatzerakoan aintzat hartzeko’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina