Jose Mari Urteagak irabazi du Nanoipuin lehiaketa

0

Jose Mari Urteaga izan da aurtengo Nanoipuin lehiaketako irabazlea. Bigarren saria Nerea Arrietak eskuratu du eta hirugarrena berriz, Maria Txakartegik. Irabazleek 400, 200 eta 100 euroko sariak eskuratu dituzte urrenez urren.

Udalak pozik azaldu da parte hartzaile kopuruarekin, eta aurrerantzean ere Ondarroan euskarazko literatura eta sorkuntza lanak sustatzeko lanean jarraituko duela adierazi du. Barkamenak eskatu nahi izan dizkiei herritarrei lehiaketaren sari banaketa datarekin izandako nahasmenagatik baina arazo teknikoak izan direla tartean azaldu dute.

Hala ere, oraindik Literatur Amuak jaialdia ez da bukatu. Gaur, urriaren 31a, Dantza Gurea kontzertu dantzatua izango da 20:00etan Kofradia Zaharrean, Joseba Irazoki eta Idurre Azkuerekin. Horren ostean, AXT teatro taldearen Bihotz salataria antzezlana izango da 22:00etan Gaztetxean. Jaialdiari bukaera emateko, Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren aurrerapena eskainiko du Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak, 19:00etan Kofradia Zaharrean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina