Sorkuntza artistikorako tailerra izango da Etxelilan

0

Azaroaren 16an sorkuntza artistikorako tailerra abiatuko da Etxelilan. Deiene Garcia Iragorri eta Nerea Unanua Otxantosena  izango dira aipatutako ikastaroaren irakasleak. Azaroaren 16tik otsailaren 22ra bitartean eguaztenero 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da tailerra eta beharrezkoa izango da aldez aurretik matrikulatzea. Matrikulazioa Etxelilan egin beharko da eta plaza kopurua bete bitartean izena emateko epea zabalik egongo da. Ikastaro hau urtero antolatzen diren jabekuntza eskolen egitarauaren barnean antolatu dituzte.

Ikastaro honen helburua: sorkuntza artistikoan emakumeen presentzia bermatzea da. Teknika berriak ulertu eta barneratu ondoren, sorkuntzaren erabilpena emakumeen errebindikaziorako eta autonomiarako erabiliz. Tailer honetan baldosa hidraulikoak egiteko teknika ikasteaz gain, herriko pareta bat 2×3 metrotako baldosen diseinuaren bidezko mural batez apaintzeko proiektua garatuko dugu Ondarroako Emakume artista baten omenez: Bittore Laka.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina