Guraso eskoletan 65 pertsonak eman dute izena

0

Gaur guraso eskolen bigarren saioa izango da Ondarroan eta dagoeneko matrikulazioa itxita dago. 65 pertsonak eman du eskoletan izena eta leku faltagatik udalak aldez aurretik itxi behar izan du matrikulazio epea.

Herritarren artean izandako harrerarekin pozik dago udala. ‘Herritarren eskariz martxan jarritako egitasmoa izan da eta horren premia edo gogoa dagoela bistan dago, harrera bikaina izan duelako’ azaldu du Eneritz Basurko hezkuntza zinegotziak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina