Amak eindako jertsak, euskara eguneko bideoa sarean

0

Ohitura bihurtu da azken urteetan bideo bat argitaratzea Euskararen
Nazioarteko Egunarekin bat. Aurtengoa, hirugarrena izan da. Orain arteko
markak gainditzea zaila bada ere, aurten, herritik kanpo euskararen
enbaxadore lana egiten dabiltzan ondarrutarrei omenaldi xume bat egitea izan
da udalaren intentzioa, eta baita lortu ere!

Munduan zehar dabiltzan ondarrutarrak dira protagonista, “euskerin
enbajadorik”. Izan ere, jende asko dugu herritik kanpo, euskara daroana
noranahi doala, eurekin hartu-emanetan jarri da Udala bideoa prestatzeko eta
emaitza hunkigarria izan da. Hemendik eskerrik beroenak guztiei bai eta bideoan arrazoi bat edo beste dela-eta agertzen ez direnei ere.

Munduko hamaika txoko ikusten dira bideoan (Sanghai, Paris, London, Dubai,
Nikaragua, Alemania, Santiago…) gugandik oso aparte, baina, era berean,
hurre-hurre. Zergatia? Hamaika jende dago, ikasten, lanean edota bizimodu
berri bat eraikitzeko asmoarekin joandakoa; baina horietako bakoitza
ikustearekin batera entzun ere egiten dugu gure euskararen oihartzuna; zeri
esker eta Kirmen Uribek idatzitako poema bati esker, izan ere, denen artean
errezitatu dute poesia hori. Oraindik bideoa ikusi barik bazaude, hemen duzu
aukera: Amak einddako jertsak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina