Ahlan Wa Sahlan errefuxiatuen aldeko elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu datozen egunetarako

0

Ahlan-wa-sahlan

Ahlan Wa Sahlan elkarteak antolatuta datozen egunotan hainbat ekimen berezi izango dira herrian. Lehenengoa gaur izango da 22:30etik aurrera. Oihana Goikoetxea izango da Radixu Irratian Greziara egindako bidaian izan zituen esperientzien berri emateko. Bertako errefuxiatuen kanpalekuetan aritu da lanean ondarrutarra.

Bihar, abenduak 8 osteguna, Kofradia Zaharrean zine forum saioa izango da 18:00etatik aurrera. Camino a ninguna parte dokumentala ikusteko aukera izango da eta hitzaurrea Kirmen Uribek egingo du.

Datorren astean, berriz, ostiralean abenduak 16an Etxelilan mahai-ingurua izango da. Alde batetik Asier Blas EHUko zientzia politikoetako irakaslea izango da eta errefuxiatuak: marko orokorra izango da berak landuko duen ideia. Bestalde, Ondarrutik Saharara eta Greziara egindako bidaia solidarioen esperientziak ere entzungai izango dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina