Lekeitioko Santa Katalina Itsasargia eta Munitibarko Bengola energía berriztagarrien interpretazio zentroa bisitatzeaz gain, Markina-Xemein eta Ondarroan zehar bisita gidatuak egingo dira. Euro baten truke, interesatuek Lea-Artibai eskualdeko leku adierazgarriak bisitatzeko aukera izango dute. Erreserbak egiteko aldez aurretik telefonoz deitzea gomendatzen dute antolatzaileek.
Arabar Errioxan ere hainbat ekintza izango dira. Oion-en antolatzen den Gabonetako azokan parte hartzen ari da Lea-Artibai. Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko eskaintza turistikoa aurkeztuko du eta Produkt On Lea-Artibaiko Landa garapen Elkartearen proiektuaren bitartez eskualdeko produktu gastronomikoak ikusi eta erosteko aukera izango da. Azoka, abenduko asteburu guztietan bisitatzeko aukera izango da.
Bestalde, Oion-en eta Laguardian ere bisita gidatuak egiteko aukera izango da asteburu honetan; San Juan eta Santa María de los Reyes elizak, Abacial Dorrea, Urmael Zeltiberiarra eta herrian zehar bisita gidatuak eskainiko dira