Historia zaleek 2016ko urtekaria aurkeztu dute

0

Alamedan egindako aurkezpenean 2016ko urtekaria aurkeztu du Ondarroako Historia Zaleen elkarteak. Eguerdian Alamedan izan da urtekaria salgai baina gerturatzeko aukerarik izan ez duenak herriko hainbat dendetan izango du eskuragarri salgai sei euroren truke. Hain zuzen ere honako denda hauetan eskuratzeko aukera egongo da: Irkaitz, Idiakez, Zurrumurru, Garoa, Turismo bulegoa eta Kurike.

Urtekariaren bilketa lana Historia Zaleen elkarteak egin du eta udalaren laguntzarekin argitaratu dute. Urtero hainbat herritarren borondatezko lanarekin kaleratzen dutela nabarmendu dute eta gustora hartuko dutela laguntzeko prest agertzen den herritar ororen laguntza.

IMG_20170105_130024761

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina