Prentsan San Ignazioko bizilagunak etxean sartzearen inguruan udalaren izenean argitaratutakoa ezeztatu nahi du udalak

0

Atzo El Correo egunkarian San Ignazioko bizilagunak zapatuan etxean sartzeko izango duten aukeraren inguruan udalaren izenean argitaratutakoa ezeztatu nahi du Ondarroako Udalak. Aipatu argitalpenean honela zioen ‘El consistorio tiene claro que a estas alturas , la mayoria de los evacuados no necesita sacar más enseres, pero es importante que revisen el estado y las condiciones que presentan sus casas y si han agrabado los desperfectos existentes, añadieron’. Udalak argi laga nahi du ez duela horrelako adierazpenik egin eta beraz egunkarian esandakoa ez dela egia. Udalarentzat garrantzitsua da baieztapen hau ezeztatzea eta horregatik Correo egunkaria eta albistea idatzi duen kazetariarekin harremanetan jarri da zuzenketa bat eskatzeko, baina ez dute zuzenketa onartu argitu ezin duten zinegotzi batek egindako adierazpen bat delako. Udalak aipatu adierazpena zinegotzi baten iritzi edo izan daitekeela argitu nahi du baina ez udalarena. Gai honi lotuta, udalak Kamiñaldeko mendi magala jausi osteko kaltetuekin batzen jarraitzeko konpromisoari eutsiko dio eta orain arte bezala, beraien beharrizan uneoro aztertzen jarraituko duela azaldu du.

Herritarren artean nahasmena eta kezka sortzea beste helbururik ez duten mezuak argitaratzen ari diren bitartean, udalak herritarrei www.udalbarriak.eus bloga jarraitzeko eskaria egin nahi die, berton azaldutakoa baita udalaren bertsio ofiziala.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina