Gaur goizean udaleko ordezkariak alderdi ezberdinekin bildu dira Kamiñalderen berri emateko

0

Gaur goizean, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkatea, Eneritz Basurko Hirigintza zinegotzia eta Loren Arkotxa udal taldeko kidea, legebiltzarrean izan dira alderdi ezberdinetako ordezkariei Kamiñalderen egoeraren berri emateko.

Ondarroako ordezkariak, EAJ, EH Bildu, Podemos, PSOE eta PP ordezkariekin bilerak egin dituzte Kamiñaldeko lur jausiaren ostean herrian bizi dugun egoeraren berri emateko.’Garrantzitsua iruditzen zaigu Ondarroan bizi duguna bertatik bertara jakitera ematea, zaila da gure herriak bizi duena irudikatzea’ azaldu du Bedialauneta alkateak.

Laster Eusko Legebiltzarrak hurrengo urterako aurrekontuak onartuko ditu eta Ondarroako Udalak Kamiñaldeko lanak ordaindu ahal izateko diru kopuru bat aurreikusteko eskaria egin die gaur alderdi guztietako ordezkariei. ‘Gaur egindako bilerak modu positiboan baloratzen dugu, gure kezka zuzenean aurkeztu diegu alderdi guztietako ordezkariei eta harrera ona izan dugu’ azaldu du Bedialauneta alkateak. ‘Une honetan Ondarroan behar beharrezkoa dugu legebiltzarretik bideratutako laguntza eta guk hori lortzeko ahalegin guztiak egiten jarraituko dugu, gaurkoa lehenengo urratsa baino ez da izan’ gaineratu du alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina