Gaurko mugimendu feministak deitutako kontzentrazioarekin bat egin du udalak

0

Gaur, Aurrera eta Portugaleteko futbol partiduaren harira, mugimendu feministak deitutako kontzentrazioarekin bat egin du udalak. Udal ordezkariak bertan izan dira gaur arratsaldean partidua baino lehen egin den kontzentrazioan.

Portugaleteko futbol taldean Paul Abasolo jokalariak jokatzen du, sexu erasoengatik zigortu eta ondoren indultatutakoak. Hori dela-eta, Ondarroan ezta beste inon ere erasotzaileak ez direla ongi etorriak esateko mobilizaziorako deia zabaldu du Ondarroako mugimendu feministak. Hona hemen herritarrei eta eskualdeko eragileei luzatutako mezua:

“Abasolo, eraso sexualakatxik zigortu eta indultata dan Club Portugaleteko futbol jokalaxe, datorren Otsailin 5an Aurreran kontra jokatuko daben partidure etorriko da.
Hasarre ga! Zigortutako erasotzaili indultata inpune eta gainea kirolari eredu? Ez dou nahi erasotzaileik Ondarrun bez eta iñun bez! Futbolaxak, futbol klubak, eta orokorrin edozein pertsona publikok erantzunkizun sozial bat euki bihir leuke gure eredu (eta txikixan eredu) dizen aldetik, ez dou beraz, fitxaje hau onartzen. Eta Club Portugaletei, nahiz indulto hau aurrea erun daben politikarixai, dakarren erantzunkizune hartzeko exijiuten dotsau, erasotzailik babesten dabena konplizi re
Deixe luzatzen dotsau Otsailin 5an bertan burutuko dan Kontzentraziñoin parte hartzea, 16:00etan Zaldupeko Zubixan!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina