Azaroan agindu bezala, Eusko Jaurlaritzak bi milioi euroko laguntza emango duela esan du

0

Azaroan hiru entitateen artean egindako batzarrean agindu bezala, gaur goizean twitterren egindako adierazpenen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Ondarroako Udalari bi milioi euroko laguntza emango diola esan du Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Aipatutako diru-laguntzak Ondarroako Udalak Kamiñaldeko emergentzia lanei aurre egiteko bideratuko dituztela esan du Erkorekak.

Ondarroako Udalak pozik hartu du albistea, ‘azaroan Peru Bazako Erakunde Harremanetarako Sailburuordeak,  urtarrilaren erdialdean Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro emango zituela aipatu zigun eta azkenean badirudi iritsiko dela diru hori, eta hori poztekoa da’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Hala ere, aurreko astean Legebiltzarreko talde ezberdinekin egindako bileretan aipatu moduan, oraindik mendian egin beharreko lan guztiak ordaintzeko zortzi milioi euro falta dira, eta kostu hori ere denon artean ordaindu behar dutela uste du udalak. ‘Guretzat garrantzitsua izango da eguenean Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin egingo dugun bilera, aurrera begira, lanean jarraitzeko eta falta den diruari aurre egiteko baliabideak aztertuko ditugulako’ gaineratu du Bedialaunetak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina