Hondakin organikoak biltzeko sistema berriaren inguruan auzo batzarra izango da barikuan Kamiñazpin

0

Maiatzetik aurrera hondakin organikoak biltzeko edukiontziak jarriko ditu Ondarroako Udalak, herritar guztiek hondakin organikoak birziklatzeko aukera izan dezaten. Modu horretan, orain arte erabili dugun edukiontzi grisa bi edukiontzirekin ordezkatuko da, erreusaren edukiontzia eta hondakin organikoak biltzeko edukiontzia. Sistema berriaren funtzionamenduaren inguruko azalpenak emateko eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko auzo batzarrak antolatu ditu Ondarroako Udalak.

Lehenengo batzarra, otsailak 10, barikua, 19:00etan izango da Kamiñazpiko AA lokalean. Aurrerago herriko beste auzoguneetan ere bilerak egiteko asmoa duela azaldu du Ondarroako Udalak. Udalarentzat garrantzitsua da herritarrek sistema berria ondo ulertzea eta horregatik beharrezkoak diren bilerak egiteko prest dago. ‘Ondarroan %30a baino ez dugu gaika biltzen kopurua azken urteetan igo bada ere, oraindik lortu behar ditugun helburuetatik urrun gaude’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Udalak funtzionamendu aldaketa honekin gaika jasotako hondakinen kopurua igotzea espero du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina